We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zuen gainean

by GorriBaltz

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Eskegiko zaituztegu (free) 03:15
Zuek agintzen duzue hilen munduan, mamu tristeak Zuen ametsak hezurren amesgaiztoak kanposantuan Hilen begiak zabalik zuen itzaletan, bizi goseak (Eskegita bai politak zuen buruak) Zuen argi ilunean gezur usaina itsutu nahian Jopu, buru hutsik jaio, gure eskuetan dago aizkora
2.
Bagatoz (free) 03:03
Ez gaituzue nahi baina ez da erraz hiltzen askazia Beldur ororen azpian hegan doa hazi bihurria (Bagatoz, bagatoz) Zuen asmoen zuria oihu beltzak jarri du agerian Hats ustelaren lilurak begi irekiari ez dio ardura Errege zuri harroa peoi beltzen ihesi doa
3.
Sugea (free) 02:38
Hegan eizu gora beti itsu-itsuan ta behealdian joanda (sugeak hainka egingo dizu) Beste hegaldi bat prestatu, goxo-goxoa ta matxinoa sentitu (sugeak hainka egingo dizu) (Sugeak hainka, sugeak hainka) Zure hegoaren lumetan uniformea zure egoa harrotzen (sugeak hainka egingo dizu) Hautsi arauak hegal kolpez, gurinez joka esne mamitan zainduta (sugeak hainka egingo dizu) Itzartu kolpez lurrean, gogor-gogorra ametsa elikatu behar (sugeak hainka egingo dizu)
4.
Zuen gainean (free) 03:43
Zuen berbak zaunka zintzoak dira, beti bazka guretzat, baina ez dugu erosten Zuen gezurren gainean beti egingo dugu... Bozka bila eztia astoentzat, ordezka ordezkaezina, kontzientzia biziak Zuen irrien gainean beti egingo dugu... Gure lana zuen sabelen alde, gure zorrak zabaltzen, sua dugu alde Zuen kredituen gainean beti egingo dugu... Zuen lege bakarra indarkeria, kaiola honen jabeak, gu ez gara makurtzen Zuen dominen gainean beti egingo dugu...
5.
Sarean (free) 02:46
Gure eskuetan zaude (gu gara sarea, gu gara sarea) Dena kontrolatzen dugu (ikusten zaitugu, ikusten zaitugu) Zuk eman ta guk hartu, beti hemen zu jagoteko segi ematen
6.
Gaixorik (free) 03:12
Gaixorik zaude, gaixorik beti, burua makal, gorputza eri zaintzen zaitugu gau ta egunez, maileguan bizi, beti beldurrez Zaindu, zaindu, zaindu, zaindu kolesterol gaiztoa Zaindu, zaindu, zaindu, zaindu zure gorputza gure ardura
7.
Gauza bera (free) 02:53
Askatasuna ez da sartzen Estatuan Berdintasuna ez da sartzen jabetzan Askatasuna ez da sartzen fedean Berdintasuna ez da sartzen soldatan Berdintasuna ez da sartzen Estatuan Askatasuna ez da sartzen jabetzan Berdintasuna ez da sartzen fedean Askatasuna ez da sartzen soldatan Estatua da, kapitala da, patriarkatua da, gauza bera da Jainkoa da, morrontza da, hierarkia da, gauza bera da “Jabetzaren sistemaren pean, lanaren soberakina, funtsean kolektiboa dena, osorik geratzen da jabearen eskuetan errenta bezala. Jabetza mozorrotu horren eta ondasun komunal baten iruzurrezko usurpazioaren artean, ordea, zer alde dago?” (J.P. Proudhon) “Ez dugu inoiz lortuko Estatua suntsitzea bera handituz. Aginpide mundutar oro aginpide jainkotiar edo espiritualetik dator. Baina aginpidea askatasunaren ukazioa da.” (M. Bakunin) “Kontuz emakumeekin inguratzen dituen guztiaz nazkatu eta mundu zaharraren aurka matxina daitezenean. Egun horretan mundu berria sortuko da.” (L. Michel) “Emakumeak bere benetako emantzipaziora iristeko utzi behar dio maitatua izatea, engaiatuta egotea eta ama izatea esklabo edo mendeko bihurtzea dela pentsatzeari.” (E. Goldman) “Ez daukagu kate berririk proposatzeko, kateetatik emantzipatu nahi dugu. Ez dugu legearen berrespena eskatzen, elkarlanak eremu askea baino ez baitu eskatzen, eta mesederik ez.” (L. Parsons)
8.
Atlantiseko giltzak (free) 03:15
Zuen faxismoan daroazuez gordeta berba dotore azpian itsaspeko txartelak Lapurtu, zapaldu, esklabotza zabaldu, etorkizuna ukatu, itsasora bultzatu Itoen hirian matxinadarik ez da, itsasoa bihurtuta premiaren galbahea Lehorrean nahastu, mila kolore uztartu, komunitatea sortu, muga oro suntsitu Mapa izoztuak, Atlantiseko giltzak Mundu hila, Atlantiseko giltzak
9.
Anarkia Euskal Herrian (free) 04:22
Herri bitxia tokatu jakuna bozka emoten badot pentsaera markatua Ez izan zeu izan alderdiak agindua zeu izan ezkero betiko baztertua ez bada ostiatua, ez bada ostiatua Horregatik dinogu... Potrotaraino! Politikari guztiez Potrotaraino! Independentzia a fin de mes Potrotaraino! Irakasle orojakilez Potrotaraino! Anarkia halabeharrez! Zein pozik nagoan alternatiboa izanda Zer alternatiba, arriskutsua ez dana Hiltzaile legala izan zaitekez armadan edo ilegala euskeraz berba eginda Burgerking sagardotan, Burgerking sagardotan Horregatik dinogu... Potrotaraino! Ideia sasi-iraultzailez Potrotaraino! Kazetari ustelez Potrotaraino! Betikoei men eginez Potrotaraino! Anarkia halabeharrez Potrotaraino! Neure burua ikusteaz Potrotaraino! Ispilu alu horretaz Potrotaraino! Burruketan galtzeaz Potrotaraino! Larrutan gitxi eiteaz! Potrotaraino! Potrotaraino! (x4) Potrotaraino! Hilda herria, hil da irria! (x4) Potrotaraino! Anarkia! (x3) Potrotaraino! Anarkia Euskal Herrian!

about

Jolas moduan hasi zen LP hau, hasieran EPa behar zuena, GorriBaltz proiektua bera legez. Inoiz ordenagailuan musika konposatu barik egonda, linuxerako programen bila hasi, LMMS topa, instalatu, eta tutorial pare bat ikusita "Eskegiko zaituztegu" atera zen programaren aukerekin esperimentatu bitartean. Eta harrapatuta geratu jostailuarekin! Egun pare batean lehenengo laurak konposatuta eta hitzak bilatu nizkien pixkanaka, sortutako musikak iradokitakoaren atzetik. Shampler bitxiak agertu ziren jostaketa horretan, hala nola "Zuen gainean" kantako iturri kantari organikoa (bai, Fonda, arrazoi, "Zuen gainetik" behar luke, baina juntaletras hau nagi da zuzentzeko). Astebetean lau kantak osorik eginda, ahotsak mugikorrean grabatuta, eta hurrengo zapatuan bosgarrena, "Sarean", jolasari gurpila hartuta. Gainerakoak tantaka etorri ziren, ezustean, EPa LP bihurtzeraino.
Gehitzen azkena, "Anarkia Euskal Herrian", Jonuk iradoki zidan, Punkaminerentzat idatzi nuen lehen kantetariko baten moldaketa, kontzertuetan jo bai, baina inoiz grabatu ez genuena, guretzat ereserki modukoa izan arren.
Zerrendan ikusten den ordena da labetik atera ziren horixe.
Hortik ateratakoak bazeukan kutsu ilun eta apur bat psikotikoa, eta elektronika nire betiko punk senarekin nahastu zen halabeharrez. Beraz, zer demontre atera zen definitzeko berba baten bila "psikoelektropunk" etorri zitzaidan burura. Neurriz hartu! Hasieran ero eta arraro xamarra denak zure burmuina kolonizatuko du denbora ematen badiozu...
Eta ez da azkena izango, ala Bakuninen bizarra!

credits

released June 16, 2019

Hotsak eta ahotsak: GorriBaltz

Logoa, berriro ere, Lluís Ràfols (mongelechiche.com) lagun eta artista handiari zor diot (azala nirea da, ez leporatu halako krimenik Lluísi!).

license

tags

about

GorriBaltz Bermeo, Spain

GorriBaltz 2019ko maiatzean asmo handirik gabe sortutako proiektua da. Edo hobeto esanda, kopeta handiz eta musikaz gutxi jakinda jolasteko gogoz egin daitekeena. Hamaika modu daude Ideia zabaltzeko...

contact / help

Contact GorriBaltz

Streaming and
Download help

Report this album or account

GorriBaltz recommends:

If you like GorriBaltz, you may also like: