|
1. |
|
|
|
|
Zuek agintzen duzue hilen munduan, mamu tristeak
Zuen ametsak hezurren amesgaiztoak kanposantuan
Hilen begiak zabalik zuen itzaletan, bizi goseak
(Eskegita bai politak zuen buruak)
Zuen argi ilunean gezur usaina itsutu nahian
Jopu, buru hutsik jaio, gure eskuetan dago aizkora
|
|
2. |
|
|
|
|
Ez gaituzue nahi baina ez da erraz hiltzen askazia
Beldur ororen azpian hegan doa hazi bihurria
(Bagatoz, bagatoz)
Zuen asmoen zuria oihu beltzak jarri du agerian
Hats ustelaren lilurak begi irekiari ez dio ardura
Errege zuri harroa peoi beltzen ihesi doa
|
|
3. |
|
|
|
|
Hegan eizu gora beti itsu-itsuan
ta behealdian joanda
(sugeak hainka egingo dizu)
Beste hegaldi bat prestatu, goxo-goxoa
ta matxinoa sentitu
(sugeak hainka egingo dizu)
(Sugeak hainka, sugeak hainka)
Zure hegoaren lumetan uniformea
zure egoa harrotzen
(sugeak hainka egingo dizu)
Hautsi arauak hegal kolpez, gurinez joka
esne mamitan zainduta
(sugeak hainka egingo dizu)
Itzartu kolpez lurrean, gogor-gogorra
ametsa elikatu behar
(sugeak hainka egingo dizu)
|
|
4. |
|
|
|
|
Zuen berbak zaunka zintzoak dira, beti bazka guretzat, baina ez dugu erosten
Zuen gezurren gainean beti egingo dugu...
Bozka bila eztia astoentzat, ordezka ordezkaezina, kontzientzia biziak
Zuen irrien gainean beti egingo dugu...
Gure lana zuen sabelen alde, gure zorrak zabaltzen, sua dugu alde
Zuen kredituen gainean beti egingo dugu...
Zuen lege bakarra indarkeria, kaiola honen jabeak, gu ez gara makurtzen
Zuen dominen gainean beti egingo dugu...
|
|
5. |
|
|
|
|
Gure eskuetan zaude (gu gara sarea, gu gara sarea)
Dena kontrolatzen dugu (ikusten zaitugu, ikusten zaitugu)
Zuk eman ta guk hartu, beti hemen zu jagoteko
segi ematen
|
|
6. |
|
|
|
|
Gaixorik zaude, gaixorik beti, burua makal, gorputza eri
zaintzen zaitugu gau ta egunez, maileguan bizi, beti beldurrez
Zaindu, zaindu, zaindu, zaindu
kolesterol gaiztoa
Zaindu, zaindu, zaindu, zaindu
zure gorputza gure ardura
|
|
7. |
|
|
|
|
Askatasuna ez da sartzen Estatuan
Berdintasuna ez da sartzen jabetzan
Askatasuna ez da sartzen fedean
Berdintasuna ez da sartzen soldatan
Berdintasuna ez da sartzen Estatuan
Askatasuna ez da sartzen jabetzan
Berdintasuna ez da sartzen fedean
Askatasuna ez da sartzen soldatan
Estatua da, kapitala da, patriarkatua da, gauza bera da
Jainkoa da, morrontza da, hierarkia da, gauza bera da
“Jabetzaren sistemaren pean, lanaren soberakina, funtsean kolektiboa dena, osorik geratzen da jabearen eskuetan errenta bezala. Jabetza mozorrotu horren eta ondasun komunal baten iruzurrezko usurpazioaren artean, ordea, zer alde dago?” (J.P. Proudhon)
“Ez dugu inoiz lortuko Estatua suntsitzea bera handituz. Aginpide mundutar oro aginpide jainkotiar edo espiritualetik dator. Baina aginpidea askatasunaren ukazioa da.” (M. Bakunin)
“Kontuz emakumeekin inguratzen dituen guztiaz nazkatu eta mundu zaharraren aurka matxina daitezenean. Egun horretan mundu berria sortuko da.” (L. Michel)
“Emakumeak bere benetako emantzipaziora iristeko utzi behar dio maitatua izatea, engaiatuta egotea eta ama izatea esklabo edo mendeko bihurtzea dela pentsatzeari.” (E. Goldman)
“Ez daukagu kate berririk proposatzeko, kateetatik emantzipatu nahi dugu. Ez dugu legearen berrespena eskatzen, elkarlanak eremu askea baino ez baitu eskatzen, eta mesederik ez.” (L. Parsons)
|
|
8. |
|
|
|
|
Zuen faxismoan daroazuez gordeta berba dotore azpian itsaspeko txartelak
Lapurtu, zapaldu, esklabotza zabaldu, etorkizuna ukatu, itsasora bultzatu
Itoen hirian matxinadarik ez da, itsasoa bihurtuta premiaren galbahea
Lehorrean nahastu, mila kolore uztartu, komunitatea sortu, muga oro suntsitu
Mapa izoztuak, Atlantiseko giltzak
Mundu hila, Atlantiseko giltzak
|
|
9. |
|
|
|
|
Herri bitxia tokatu jakuna
bozka emoten badot pentsaera markatua
Ez izan zeu izan alderdiak agindua
zeu izan ezkero betiko baztertua
ez bada ostiatua, ez bada ostiatua
Horregatik dinogu...
Potrotaraino! Politikari guztiez
Potrotaraino! Independentzia a fin de mes
Potrotaraino! Irakasle orojakilez
Potrotaraino! Anarkia halabeharrez!
Zein pozik nagoan alternatiboa izanda
Zer alternatiba, arriskutsua ez dana
Hiltzaile legala izan zaitekez armadan
edo ilegala euskeraz berba eginda
Burgerking sagardotan, Burgerking sagardotan
Horregatik dinogu...
Potrotaraino! Ideia sasi-iraultzailez
Potrotaraino! Kazetari ustelez
Potrotaraino! Betikoei men eginez
Potrotaraino! Anarkia halabeharrez
Potrotaraino! Neure burua ikusteaz
Potrotaraino! Ispilu alu horretaz
Potrotaraino! Burruketan galtzeaz
Potrotaraino! Larrutan gitxi eiteaz!
Potrotaraino! Potrotaraino! (x4)
Potrotaraino! Hilda herria, hil da irria! (x4)
Potrotaraino! Anarkia! (x3)
Potrotaraino! Anarkia Euskal Herrian!
|
Jolas moduan hasi zen LP hau, hasieran EPa behar zuena, GorriBaltz proiektua bera legez. Inoiz ordenagailuan musika konposatu barik egonda, linuxerako programen bila hasi, LMMS topa, instalatu, eta tutorial pare bat ikusita "Eskegiko zaituztegu" atera zen programaren aukerekin esperimentatu bitartean. Eta harrapatuta geratu jostailuarekin! Egun pare batean lehenengo laurak konposatuta eta hitzak bilatu nizkien pixkanaka, sortutako musikak iradokitakoaren atzetik. Shampler bitxiak agertu ziren jostaketa horretan, hala nola "Zuen gainean" kantako iturri kantari organikoa (bai, Fonda, arrazoi, "Zuen gainetik" behar luke, baina juntaletras hau nagi da zuzentzeko). Astebetean lau kantak osorik eginda, ahotsak mugikorrean grabatuta, eta hurrengo zapatuan bosgarrena, "Sarean", jolasari gurpila hartuta. Gainerakoak tantaka etorri ziren, ezustean, EPa LP bihurtzeraino.
Gehitzen azkena, "Anarkia Euskal Herrian", Jonuk iradoki zidan, Punkaminerentzat idatzi nuen lehen kantetariko baten moldaketa, kontzertuetan jo bai, baina inoiz grabatu ez genuena, guretzat ereserki modukoa izan arren.
Zerrendan ikusten den ordena da labetik atera ziren horixe.
Hortik ateratakoak bazeukan kutsu ilun eta apur bat psikotikoa, eta elektronika nire betiko punk senarekin nahastu zen halabeharrez. Beraz, zer demontre atera zen definitzeko berba baten bila "psikoelektropunk" etorri zitzaidan burura. Neurriz hartu! Hasieran ero eta arraro xamarra denak zure burmuina kolonizatuko du denbora ematen badiozu...
Eta ez da azkena izango, ala Bakuninen bizarra!
released June 16, 2019
Hotsak eta ahotsak: GorriBaltz
Logoa, berriro ere, Lluís Ràfols (
mongelechiche.com) lagun eta artista handiari zor diot (azala nirea da, ez leporatu halako krimenik Lluísi!).